Delegacións
- Delegacións
- Que é a Administración Xeral do Estado no Territorio?
- Normativa
- Delegacións do Goberno
- Delegación do Goberno na Comunidade Autónoma de Andalucía
- Delegado do Goberno
- Actualidade
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios, Servicios Electrónicos y Directorio
- Subdelegación do Goberno en Sevilla
- Subdelegación do Goberno en Almería
- Subdelegación do Goberno en Cádiz
- Subdelegación do Goberno en Córdoba
- Subdelegación do Goberno en Huelva
- Subdelegación do Goberno en Xaén
- Subdelegación do Goberno en Málaga
- Subdelegación do Goberno en Granada
Espainiako eta Euskadiko gobernuek eta Oroimenerako Zentroak Henri Parot-en biktimak omentzen dituzte
14/09/2021
Denis Itxaso Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Gobernuaren ordezkariak eta Florencio Domínguez Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko zuzendariak aditzera eman dute datorren ostiralean, irailaren 17an, Gasteizen egingo den ekitaldi instituzional baten antolaketa bateratua, Guardia Zibilak atxilotutako Henri Parot ETAko kide terroristaren biktimei omenegiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Gobernuaren Ordezkaritzak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak antolatutako ekitaldi honetan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu den Beatriz Artolazabalek ere parte hartuko du, Oroimenerako Zentroa zuzentzen duen Patronatuko kide den aldetik.
Omenaldi honen bidez, terrorismoaren biktima guztien oroimenean, justizian eta ordainketan jarri nahi da arreta, bereziki Henri Parotek eraildako 39 pertsonen kasuan, eta Arrasaten beren kartzela-egoera salatzeko antolatutako ekitaldiaren bezperan.
Terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariek ere parte hartuko dute ekitaldian.
Datorren ostegunean omenaldiaren lekuari eta orduari buruzko xehetasun gehiago emango dira, komunikabideei irekitako deialdi baten bidez.