Delegaciones
- Delegaciones
- ¿Qué es la Administración General del Estado en el Territorio?
- Normativa
- Delegaciones del Gobierno
- Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma de Andalucía
- Delegado del Gobierno
- Actualidad
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios y Directorio
- Subdelegación del Gobierno en Sevilla
- Subdelegación del Gobierno en Almería
- Subdelegación del Gobierno en Cádiz
- Subdelegación del Gobierno en Córdoba
- Subdelegación del Gobierno en Huelva
- Subdelegación del Gobierno en Jaén
- Subdelegación del Gobierno en Málaga
- Subdelegación del Gobierno en Granada
Gobernuak milioi erdi maskara eman dizkio Euskadiri, herritarrek lanerako joan-etorrietan erabiltzeko
12/04/2020
- Gobernuaren Ordezkariak, Denis Itxasok, astelehenean gobernu biak ordezkatuta egongo diren koordinazio bilera egingo du, banaketa prozedura eusko Jaurlaritzarekin bat etorriz martxan jartzeko
- Gainera, Euskadik, joan den astean antigorputzak detektatzeko jasotako 59.400 test arinei gehitu beharreko beste 58.800 test arin jasoko ditu
Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak atzoko arratsalde eta gauean zehar eta gaur goizean, Osasun Ministerioak emandako 494.000 maskara higieniko jaso ditu: 74.000 Araban, 258.000 Bizkaian eta 162.000 Gipuzkoan. Osasun-materiala eusko Jaurlaritzari Ordezkaritzatik eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Ordezkariordetzetatik emango zaio, gero, Herri Babeseko langileek herritarren artean banatu dezaten.
Gobernuaren Euskadiko Ordezkariak, Denis Itxasok, gogoratzen du “maskara higieniko hauek planteatutako kasuetan erabiltzea gomendio bat dela, ez betebehar bat. Lehentasuna, distantzia soziala, higienea eta eskuak garbitzea da. Gobernuak, maskarak banatzeko gomendioa ematen du distantzia soziala gordetzea zailagoa denean, adibidez, garraio publikoan, bere erabilera kasu horretan, gomendagarria baita”.
Gobernuak iragarri bezala, material hau Euskadin datorren asteartean eta asteazkenean banatuko da, lan-aktibitatea orduan hasiko delako, metro geltokietan, aldiriko geltokietan edo bere erabilera gomendagarria den beste leku batzuetan. Segurtasuneko distantzia gordetzea zailagoa den garraio publikoetan. Herri Babesak egingo duen banaketaren xehetasunak, astelehenean egingo den koordinazio bileran zehaztuko dira.
Zentzu horretan, Denis Itxasok proposatuko du “metroan eta Donostiako topoan, banaketa, bidaiariek nasetara sartzeko tornua pasatu ondoren egitea. Horrekin lortu nahi dena da maskarak taldeango garraio publikoan doazenei bakarrik ematea. Eskatuko du ere beharrezko neurriak hartzeko jendetzak sahiesteko”.
Gobernuak protokoloak bizkortu ditu 10.000.000 maskara estatuko garraio publikoko gune garrantzitsuenetan banatzeko, lagileen osasuna beren laneko joan-etorrietan bermatzeko eta pertsonen arteko segurtasun distantzia gordetzea zailago den garraio publikoetan ziurtatzeko.
Orokorrean gomendatzen da lanera bere ibilgailuan, motorran, bizikletan edo oinez joan daitekeena horrela joateko, garraio publikoa ez erabiltzeko. Kasu hauetan maskarak ez dira beharrezkoak izango.
Maskarak banatzea Gobernuak osasuna babesteko hartutako neurriei languntzeko baino ez da; ezinbestekoa dena da herritarren joan-etorriak murriztea. Hori da jarraitu behar dugun bidea.
Test arinak
Gainera, gobernua egunotan, antigorputzak detektatzeko 979.200 test arin banatzen ari da autonomia erkidegoen artean; aipatutako horiek orain dela egun batzuk banatutako milioi gorako sortari gehitu behar zaizkio. Gainerakoak, Osasun Ministerioak erositako bost miloi unitateetatakoak, datozen egunetan entregatuko dira. Euskadik, dagoeneko 118.200 test jaso ditu, eta horiek, gehien bat, nagusien egoitzetan erabiltzen ari dira, horrelako probak espazio horietarako bereiziki egokiak direlako eta horiei esker kasu berriak diagnostikatu ahal izan dira.