15.000 gazte inguruk erosi dute Gazte Kultura Bonua Euskadin

02/11/2023

  • Gazte Kultura Bonuaren EAEko balizko onuradunen % 68,22k 400 euroko aurreordainketako txartela izango dute orain, urte batez produktu fisikoak, produktu digitalak eta arte eszenikoak kontsumitzeko.
  • Denis Itxasok gazteen erantzun zabala eskertu du, "adin nagusitasuna kultura gehiagorekin ospatu ahal izango dutelako"

 

Guztira, 2023an adin-nagusitasuna izango duten 14.817 euskal gaztek eskuratu dute Gobernuak datozen 12 hilabeteetan kulturan inbertitzeko eskainiko duen Gazte Kultura Bonua. Guztizkoaren % 68,22 da, Espainiako batez bestekoa baino ehuneko hiru puntu gehiago.

Iazko parte-hartzea hobetzen duten datuak dira, mila gazte onuradun gehiagoz eta portzentaje handiagoaz (13.943 parte-hartzaile, guztizkoaren % 64,77). Lurraldeka, Araban 2.247 gaztek eskatu dute Bonua, posible den guztizkoaren % 68,99k; Bizkaian, 7.125ek  (posibleen % 65,19k) eta Gipuzkoan, 4.621ek  (posibleen % 62,53k). Eskatzaile guztiek 400 euroko aurreordainketako txartela izango dute orain, urte batez produktu fisikoak, produktu digitalak eta arte eszenikoak kontsumitzeko.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren ordezkariaren ustez, Gazte Kultura Bonuaren bigarren edizioaren arrakastak agerian uzten du " geratzeko etorri den eta bizitza luzea izango duen Kultura Ministerioaren ekimen bat dela". Itxasok Euskadiko datuak nabarmendu ditu, "Espainia osoa baino hiru puntu gehiago".

Gobernuaren ordezkariaren ustez, euskal gazteek bonu hori erosi ahal izateak dakar "adin-nagusitasuna kultura gehiagorekin ospatzeko ohitura finkatu ahal izatea. Espero izatekoa da euskal gazteek, une onak pasatzeaz gain, kulturaren bidez kontzientzia handiagoa, hausnarketarako gaitasun handiagoa, kritikarako eta eztabaidarako gaitasun handiagoa izatea".