Denis Itxaso: “Espainia, kontzeptu kultural irekia da, pluralismoa eta kide izatearen sentimendu desberdinak besarkatzen dituena”

Denis Itxaso: “Espainia, kontzeptu kultural irekia da, pluralismoa eta kide izatearen sentimendu desberdinak besarkatzen dituena”

12/10/2021

  • EAEko Gobernuaren Ordezkaria buru izan da gaur Vitoria-Gasteizen Guardia Zibilaren Zaindariaren eguna ospatzeko ekitaldietan

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaria Guardia Zibilaren zaindaria den Pilarreko Ama Birjina eta Espainiako Jai Nazionala ospatzeko antolatutako ekitaldien buru izan da gaur Vitoria-Gasteizen, Sansomendiko kuartelean. Ekitaldian, ordezkariak honako ideia hau azpimarratu zuen: kontzeptu kultural irekia da, integratu egiten duena eta ez kanporatu, pluralismoa eta kide izatearen sentimendu desberdinak besarkatzeko gai den indarra duena. Ordezkariarekin batera, Antonio Campos Guardia Zibilaren 11. zonako Jeneral buruak parte hartu du ospakizunean.

Ordezkaria pozik agertu zen aurten Guardia Zibilaren zaindariaren ospakizuna “normaltasun berri”aren esparruan egin delako, Euskadin osasun-larrialdia amaitu ondoren. “Gizartearekiko eta zerbitzatzen ditugun erakundeekiko hurbiltasuna eta harremana sendotzeko aukera ematen duen jaia. Gaur, zeremonia hau posible da gizarte osoak egindako borrokari esker, erakundeen lan saiatuari eta zerbitzari publikoen konpromiso zein sakrifizio-izpirituari esker, Guardia Zibilen agenteak hala nolakoak”.                    

Guardia Zibilen, haien familien eta ekitaldira gonbidatutakoen aurrean egindako hitzaldian, Denis Itxasok nabarmendu du Kidegoak 177 urte baino gehiago eman  dituela “berdintasunean koexistitzen den espainiar herritarrekiko leialtasunarekin eta zerbitzuarekin konprometituta, dela pentsamenduagatik, erlijioagatik, ideologiagatik, etniagatik, generoagatik edo beste edozein zirkunstantziagatik. Izan ere, horixe da gaur egun Espainia: desberdinen arteko bizikidetza eta tolerantzia zein herritarren eskubide eta askatasunen erabilera askea bere nortasun-ezaugarri bihurtzen dituen herrialdea”.

Gaineratu duenez, “bizitzeko herrialde lagunkoi eta segurua, errealitate kultural eta linguistiko anitz, desberdinaz, aberastasunaren eta ez gatazkaren sinonimoa. Espainiako Jai Nazionala ospatzea, beraz, aniztasuna, aurrerapen sozialak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka, ahulenen babesa, kultura, hezkuntza, ikerketa zientifiko-tekniko eta garapen ekonomikorekiko konpromisoa ospatzea da. Azken batean, kontzientzia zibikoan eta aurrerapenean aurrera egitea, banderak astindu beharrik gabe, eta are gutxiago espainiar on eta gaiztoen artean sailkatzeko bada”.

Itxasok azpimarratu duenez, “Espainia ezin da XXI. mendean identitate itxi, esklusibo eta supremazista bati lotu. Zorionez, kontzeptu kultural irekia da, integratu egiten duena eta ez kanporatu, pluralismoa eta kide izatearen sentimendu desberdinak besarkatzeko gai den indarra duena”.

Gobernuaren ordezkariak eskerrak eman dizkie agente guzti-guztiei, hain garai zailetan egindako lan bikainagatik. Honako hau nabarmendu du Denis Itxasok: “Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari gisa daramadan urte eta bederatzi hilabeteotan beti izan dut argi Guardia Zibileko agenteen baldintzarik gabeko prestasuna eta zuen erabateko gaitasuna”. Horregatik, eta agenteek “herritarren segurtasuna, eskubide eta askatasunen erabilera askea bermatzetzako egunero onena emateagatik” aintzatespen eta esker on publikoa merezi dute.

Eta ildo horretatik, gogora ekarri zituen, ETAren terrorismoaren amaieratik hamarkada bat bete denean, “gure gizartean eta, bereziki, zuen Kidegoan eta zuen familietan hainbeste sufrimendu eragin zuena, zentzugabekeriaren biktima guztiak nire kontzientziaren sakonetik irrika sakon batez: inoiz gehiago ez dezagula horrelako amesgaiztorik jasan.

Guardia Zibileko kideei egindako lanagatik zorionak eta eskerrak emanez hitzaldia amaitu aurretik, Gobernuaren ordezkariak, Denis Itxasok, agenteei eskatu die “Guardia Zibila egokitzeko duen gaitasuna aprobetxatzeko, parean ditugun erronka zorrotzei aurre egiteko, krimen antolatuaren aurkako borrokan berrikuntzaren abangoardian mantenduz. Eta gorputzean emakumeen presentzia bultzatzera ere animatu zuen. “Emakumea duela 33 urte Guardia Zibilean sartu izanak erakundea hobetu du, irekiagoa eta modernoagoa bihurtuz, bere eginkizunak modu gizatiarrago eta eraginkorragoan betetzen”, adierazi du.